Askatasun haizea dabil
2008ko otsailaren 14an Standford Unibertsitatean garatuko den ekitaldi akademikoan, bertan Euzkadiko Lehendakaria den Juan Jose Ibarretxe Markuartuk parte hartzeko gonbidapena hartu duenez, eskaera honi babesa ematen diogun hiritarrok argi eta garbi adierazi nahi dugu, euskaldun guztion herriaren borondatearen ordezkaririk gorenaren adierazpen askatasuna mugatzeko ahaleginekin bat ez gatozela.
Juan Jose Ibarretxe Jauna, Euskal Autonomia Erkidegoaren Lehendakaria da, Euskadiko hiritar guztiek aukeratua, demokrazia eta sufragio unibertsala erabiliz, izan delako. Legaltasunak eta zilegitasunak, herriaren borondatearen ordezkari bezala, ez daukate inolako zalantzarik.
Juan Jose Ibarretxek euskal gizarteari eskaintzen dion proposamenaren euskarriak ondorengoak dira: giza eskubideekiko errespetua, euskal gizartearen erabakiekiko errespetua eta Euzkadin bizi diren pertsona guztien ongizatea hobetzea. Beraz, sinatzaileok uste dugu Ibarretxe Lehendakariari adierazpen askatasuna murrizteko saiakera, euskaldunon gehiengoaren iritzi eta erabakien kontrako jarrera dela.
Ondorioz eta gure sinadurarekin batera, munduan zehar bizi garen euskaldun guztion ordezkari gorenaren adierazpen askatasunaren defentza aldarrikatzen dugula aditzera eman nahi dugu eta, aldi berean, baita Ibarretxe Lehendakariak egin duen proposamenaren euskarriei babesa eskaini ere.
Azkenik, EAJ-PNV Alderdi Politikoak izan duen ibilbide politikoa aipua kentzeko saiakera ere salatu nahi dugu; eta, momentu honetan, baita gogorarazi Alderdi horrek, bere historian zehar, euskal gizartearen demokrazia eta bere hiritarren askatasunekiko konpromisoa erakutsi duela, nahiz eta, era horretan, Espainian agintea mantendu zuen diktadura garaian eta II .Gerra Mundiala pasa ondoren klandestinitate, erbeste eta bortizkeria pairatu izan. Egoera latz horietan EAJ-PNVk demokraziaren errespetua aldarrikatu zuen inolako zalantzarik gabe.
Arrazoi guzti hauengatik, sinatzaileok Standford Unibertsitateari adierazpen askatasuna murriztu nahi duten taldeen xantaia ez onartzea eskatzen diogu eta, beste behin, Instituzio horrek sustatzen duen oinarrietako baten aldarrikapena ere eskatu, guretzako garrantzitsuenetariko bat dena, pertsonen eta ideien askatasuna.
Gure eskaera oinarritzeko jarrian aipatzen ditugun hitzak gureak egingo ditugu:
"Gizabanako guztiek dute iritzi eta adierazpen askatasuna. Bakoitzaren iritziengatik inork ez gogaitzeko eskubidea, ikerketak egitekoa eta informazioa eta iritziak mugarik gabe eta nolanahiko adierazpidez jaso eta zabaltzekoa."